'Elorrioko Oinatzak' deituriko ibilbideak 11:00etan hasiko dituzte San Agustinen, eta bi orduko iraupena izango dute.
Bisita guztiak doakoak dira eta plaza mugatuak daude (egun bakoitzean gehienez 15 pertsona). Parte hartzeko erreserba egin beharko da 94 682 01 64 edo 688 776 270 telefonoetara deituta edo turismoa@elorrio.eus helbidera idatzita.