Elorrioko Udala hasi da skate parka eraikitzen San Josen

Anboto 2022ko urr. 4a, 12:44

Zut enpresak egingo dituen lanak 241.000 euroko inbertsioa eskatuko du, eta hiru hilabeteko epean gauzatuko da. 

Elorrioko Udalak hasi ditu San Joseko skate parka eraikitzeko lanak. Udaletik jakitera eman dutenez, herrian asko espero zen proiektu baten amaiera da, Elorrioko gazteekin egindako prozesu parte-hartzailearen emaitza da. "Proiektu hau Elorrioko gazteekin egindako prozesu parte-hartzailearen ondoriozko ekintza planaren barruan dago jasota. Proiektua elorriarrekin elkarlanean diseinatu da eta ondoren gazteekin kontrastatu da. Pozik gaude espazio berri honen hasieragatik eta Elorrion aisialdirako aukera berriak sortzen jarraitzeagatik", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

Zut enpresak egingo dituen lanak 241.000 euroko inbertsioa eskatuko du, eta hiru hilabeteko epean gauzatuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!