Roberto Mendibilek trial motor klasikoen Espainiako kopa irabazi du

Anboto 2022ko urr. 3a, 09:02

Roberto Mendibil erdian, Madrilgo podiumean.

Aurtengo ez da txapelketa irabazten duen lehenengo aldia.

Roberto Mendibil elorriarrak trial klasikoen Espainiako kopa irabazi du Pre80 kategorian asteburuan Robregordon (Madril) lehiatu den jardunaldia irabazita. Aurtengo txapelketa bost lasterketek osatu dute (Sigüenza, Amurrio, Arteixo, Morcin eta Robregordo) eta elorriarra gehienetan nagusitu da. Honako hau ez da txapelketa irabazten duen lehenengo aldia. Esaterako, 2019an ere Espainiako kopa irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!