Elorrioko Udalak "oso modu positiboan" baloratu du irailaren 24an Zumelegi erreka garbitzen aritu ziren herritarren parte hartzea. Ia 100 lagun batu ziren erreka garbiketan. "Oso pozik gaude ekimenak izan duen onarpen onarekin. Zalantza barik, elorriarrak gure ingurunearen zaintzarekin konprometituta daude eta horrela erakutsi dute. Ekintza hau ez da ekimen isolatua izango, errepikatu egingo dugu", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.