Gazte Gozaguneak urriaren 7an irekiko ditu ateak

Anboto 2022ko ira. 29a, 13:56

Gazte Gozagunea DBH 1. eta 4. maila bitarteko gazteei dago zuzenduta. 

Elorrioko Gazte Gozaguneak urriaren 7an, barikua, zabalduko ditu berriro ateak. Ametsolan dagoen topaleku hau elorrioko gazteei zuzenduta dago, aisialdi libre, osasuntsu eta hezitzailea sustatzeko helburuarekin. 

Gazte gozagunea DBH1. eta 4. maila bitarteko gazteentzat izango da eta astelehenetik barikura 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik. Eta asteburuetan ere irekiko dute. 

Asteburuetako ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua emateaz arduratzen diren Txatxilipurdi Elkarteko hezitzaileek erabiltzaileekin adostuko dute neguko eta udaberriko oporretan eta ikasturtea amaitzean gauzatuko diren jardueretan zein programazio egin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!