Elizaldeko igerilekuan aurreko urtean baino %27 abonu gehiago izan dituzte

Anboto 2022ko ira. 27a, 13:01

Elorrioko Udalak denboraldiaren "balantze positiboa" egin du. 

Elorrioko Udalak Elizaldeko igerilekuetako denboraldiaren balantze positiboa egin du. Ekainaren 13an igerilekua ireki zenetik irailaren 18an itxi zen arte, guztira 21.380 sarrera erregistratu dira, abonuak %27 gehitu dira eta antolatutako taldeen kopuruak ere gora egin du. 

"Pandemiak eta murrizketek markatutako bi denboraldiren ondoren, aurten aurreko urteetako datuak gainditu ditugu. 2021ean 1.756 abonu izan ziren, eta aurten 2.234 izan dira. Horietatik 326 Elizalde + kiroldegia abonu bateratuaren bidez egin dira. Aurten apustu hori egin dugu, erabiltzaileek 20 euro aurreztu ditzaten", adierazi du Dani Palacios kirol zinegotziak. 

2022an saldutako eguneko sarrerei dagokienez, 21.380 izan dira guztira. 2021ean, berriz, 12.092 izan ziren.

“Datorren udari begira, denboraldi honetan antzeman ditugun alderdiak hobetzeko ari gara lanean, Elizaldeko erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzurik onena emateko”, amaitu du Dani Palaciosek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!