Urriaren 2an Errebonbilo Eguna ospatuko dute Elorrion

Anboto 2022ko irailaren 26a

Artxiboko irudia.

Urriko lehenengo domekan ospatzen dute Errebonbilo Eguna Elorrion. 

Aurten ere, Errebonbiloen tiroak, kalejirak eta dantzak izango dira protagonista. 5:00etan iragarriko dute egunaren hasiera, lehenengo eskopeta tiroekin. 11:00etan nesken gomazko paletako zirkuitua egongo da, 11:30ean Basilikako Abesbatzaren emanaldia egongo da, eta 13:00etan Jaizale Durangaldeko txistulariak ariko dira plazan. Egunari amaiera, 17:00etan emango diote, alardearekin eta Euskal dantzen saioarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!