AHTren lanek Pulla errekara isuriketa berri bat eragin dutela salatu du Elorrioko Udalak

Eguen goizean Pulla errekan “ezohiko uher marroi eta trinkoa” agertu zela salatu du udalak. Elorrioko Udalak salaketa jarri du AHTren lanen arduradunen aurka, “ingurumen delitu posibleagatik”.

Urtarrilean beste salaketa bat karri zuen Elorrioko Udalak, AHTren lanek Zumelegi ibaira isuriketa eragin zutelakoan. Udalaren arabera, Ertzaintzak antzerako beste hiru abisu jaso ditu “azken hilabeteetan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!