Azken urteotan Elorrioko Udala programarekin elkarlanean ari da eta webgunea ezagutzera eta Beldur Barik sare sozialetan jarraitzera eta lehiaketan parte hartzera animatu ditu Elorrioko gazteak. Horretarako, interesa duten guztiak Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailera hurbil daitezke, 946570809 telefono-zenbakira deitu dezakete edo berdintasuna@elorrio.eus helbide elektronikora idatzita.
Lehiaketa EAEko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko epea azaroaren 11n amaituko da. Topaketa eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 2an izango da Sestaon.