Mugi Panderoa eta Sweet Margot taldeen kontzertuak Elorrion, Kulotxako jaietan

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 22a, 12:30
Mugi Panderoa taldeko kideak

Elorrion langile auzo lez sorturiko Las 40, Lourdes eta Txanberi konektatu egin ziren denboragaz, etxe berrien eraikuntzaren eraginez, eta, harrezkero, hainbatek Kulotxa deitzen diote eremu horri.

2016an Kulotxa auzo elkarteak jaiak antolatu zituen bertan, lehenengoz, eta urte hartako arrakasta ikusita antolatzaileek jai horregaz jarraitzea erabaki zuten. Harrezkero, Kulotxako jaiak ospatzen dituzte Elorrion, iraileko azken zapatuan. 

Aurten ere, Kulotxa auzo elkartekoek egitarau zabala antolatu dute, irailaren 25erako. Artisau azokagaz emango diote hasiera egunari, 10:00etan. 11:30ean jolasak eta eskulanak egongo dira umeentzat, eta 12:00etatik 17:00etara puzgarriak. 19:00etan Mugi Panderoa erromeria taldeak girotuko du Kulotxa, eta 20:00etan Eusko Labeldun pintxoak egongo dira. 

Egunari amaiera emateko, afari kontzertua egongo da, Sweet Margot musika taldeagaz. Eta, 22:30ean, suzko zezena. 

Kulotxako jai hauek Kulotxa auzo elkarteak antolatu ditu, Elorrioko Merkatari Elkartearen eta Elorrioko Udalaren babesagaz, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!