Erdella mendi taldeak Elorrioko Bira antolatu du domekarako

Joseba Derteano 2022ko ira. 22a, 09:15

Erdella mendizale taldeak Elorrioko Bira antolatu du domeka honetarako. Aurten ere ibilbide bi egongo dira aukeran parte hartzaileentzat: 32 kilometroko luzera duen luzea eta 15 kilometroko laburragoa.

Bira handia 7:30ean hasiko da, Herriko plazatik. Ibilbidean zehar Memaia (675 metro), Atxaurrutxagane  (959 m), Udalatx (1.117 m), Kanpanzar, Kañueta, Intxorta (717 m), Erdella (682 m) eta Berriozabaleta zeharkatu ondoren, Elorriora bueltatu eta hasitako leku berean amaituko dute Bira.

Bira txikiak ere herriko plazan izango du irteera puntua; kasu honetan, 9:00etan, eta Aldape, Erdella eta Berriozabaletatik igaroko dira, besteak beste, Elorriora bueltatu aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!