Ikasturtea hastearekin batera, Elorrioko liburutegiak ume zein helduen artean irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak jarri ditu martxan.
Umeentzat bi jarduera egongo dira: bata 'Ipuin jolas txokoa' 0-3 urte bitarteko umeentzat. Hau, urriaren 19an, azaroaren 9an eta abenduaren 14an emango da eta umeek lagunduta joan beharko dute. Bestea, 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat izango da, 'Dana kontalari' irakurketa-kluba. Hau urriaren 20an hasiko da eta hileko eguen guztietan izango da. Hona ere nagusi batek lagunduta joan beharko dute umeek.
Helduei zuzendutako irakurketa kluba hiru hizkuntzatan egin ahal izango da: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskarazko irakurketa-kluba hilean behin egingo da; eguaztenetan, 18:00etan. Eta gaztelaniazkoa 19:35ean. Ingelesezko irakurketa-kluba, bi hilean behin egingo da, eguenetan, 19:45ean.
Izen ematea
- 'Ipuin jolas txokoa' izena emateko azken eguna irailaren 30a.
- 'Danak kontalari' izena emateko azken eguna urriaren 7a
- Helduentzako jarduerak izena emateko azken eguna irailaren 26a
Izen-ematea liburutegira joanda, 94 603 20 32 zenbakira deituta edo liburutegi@elorrio.eus helbidera idatzita egin daiteke.