"Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien ondorioz egoera enkistatuta dago, eta Elorrioko eta inguruko herrietako osasun-zerbitzuak horren kalteak jasan dituzte", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari osasun-sistema publikoak urte osoan zehar zerbitzuak eskaini ditzala exijitzeko mozioa onartu zuen udalak; EH Bilduren eta alkatearen kalitatezko botoegaz. EAJk mozioaren aurka bozkatu zuen eta Herriaren Eskubideko zinegotzia ez zen plenoan egon.
Horrez gain, herriko osasun-zentroan, pediatriako eguneroko zerbitzua familia guztiei bermatzea, ginekologia-zerbitzua berreskuratzea eta emaginaren eguneroko zerbitzua bermatzea eskatu diote besteak beste Jaurlaritzari.
Bestalde, erakunde publikoari mediku egoiliarren kontratazio-eredua alda dezala ere eskatzen zio, eta hobetu ditzala gainerako profesional sanitarioen kontratazio-baldintzak.