Ferixa Nausikoetako gaueko autobusean neskekiko hainbat eraso egon direla salatu du Elorrioko Asanblada Feministak

Anboto 2022ko ira. 9a, 19:16

Elorrioko Mugimendu Feministak deituta gaur gauean 23:30 inguruan agerraldia egingo dute herriko plazan.

Joan zen asteburuan Ferixa Nausikoetako gaueko autobusean neskekiko hainbat eraso egon zirela salatu du Elorrioko Asanblada Feministak. "Hainbat emakumek baimenik gabeko ikutuak eta intimidazioa jasan zituzten. Horrelakorik egin behar duena, geratu dadila bere etxean", salatu dute Elorrioko Asanblada Feministako kideek.

Bestalde, horrelakorik gertatuz gero ingurukoei adierazteko zein gidariari abisatzeko adierazi dute. Horrez gain, erasorik ikusi edo paraituz gero 688 865 294 zenbakira deitzeko dei egin dute. "Erantzutea denon ardura da. Eraso matxisten aurrean, ez egin ezikusiarena".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!