Asteburuan La Foz de Morcinen (Asturias) jokatutako Espainiako Trial kopan Roberto Menbidil elorriarrak garaipena eskuratu du. Elorriarrak aurrez ere bazekien Morcinen irabaztea zer zen, iaz ere garaipena lortu baizuen.
Asteburuan jokatutako txapelketa Espainiako Trial kopako laugarren porba izan da. Bosgarrena eta azkena, urrian izango da Madrilen.