10:00etan abiatu dute azoka Ferixa Nausikoetan. Apurka-apurka Aldatzekua parkea betetzen joan da, eguerdian kale gehienak bete arte. Taloa eta txorizoa urtero legez, bisitariek gehien eskatutako jakia izan da.
Durangaldean ekoiztutako garagardoa, ogia, bitxiak, osagarriak, ortuariak eta beste hainbat produktu salgai jarri dituzte Aldatzekua parke inguruko postuetan. Abeltzainek ere behiak, astoak, behorrak, ardiak, ahuntzak eta pottokak erakutsi dituzte.