Kainabera elkarteak jaurtitako txupinazoagaz abiatu dituzte Ferixa Nausikoak Elorrion

Anboto 2022ko ira. 3a, 21:56

Pregoian Isa Novoa elkarteko kidea gogoan izan dute.

Jaiak martxan dira Elorrion. Kainabera elkartea izan da aurtengo edizioan jaiei hasiera ofiziala emateko ardura izan duena. Bixente Aizpurua elkarteko kidea izan da pregoia irakurri duena. Besteak beste, elkarteko kide izan zen Isa Novoa gogoan izan du. "Eskerrak eman gura dizkiegu gure elkartetik pasatu diren pertsonei. Hemen ez daudenak ere gogoan ditugu, Isa Novoa bereziki".

"Jaiak izan daitezela oso alaiak. Ez dogu nahi eraso sexistarik ez borrokarik", gaineratu du Aizpuruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!