Luis Puig belodromoan (Valentzia) pistako Espainiako Txapelketa jokatzen dabiltza eta dagoeneko eskualdeko txirrindulariek dominak lortu dituzte. Ziortza Isasi elorriarra bizkorrena izan zen bakarkako jazarpenean eta laugarren postua eskuratu zuen scratch proban atzo. Illart Zuazubiskar abadiñarra, berriz, hamahirugarren izan zen.
Gaur eskualdeko bi txirrindulariak kanporaketa proban ariko dira eta bihar puntuaketan.