Ferixa Nausikoak

Eraso matxisten kontrako arreta telefonoa eta informazio gunea egongo dira Ferixa Nausikoetan

Anboto 2022ko ira. 2a, 12:00

Elorrioko mugimendu feministak eta Udalak protokolo bat osatu dute eraso matxistarik bako jaiak bizitzeko. Arreta telefonoa 688865294 zenbakia da. Jaiek iraun bitartean egongo da operatibo, 24 orduz. 

Bestalde, herriko plazan informazio gune bat egongo da gaurtik aurrera. 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Informazioa eta aholkularitza eskainiko dute bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!