"Bi urteko geldialdiaren ondoren, gogo handia genuen ekimen hau berreskuratzeko, ez bakarrik ume horiei uda giro egokiagoan bizitzeko aukera emateko, bai eta herri sahararraren kausarekiko elkartasuna eta konpromisoa adierazteko ere", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Zortzi urteko bost ume hauek hilabete baino gehiago eman dute Elorrion, eta aldi horretan, basamortuan ez dituzten baldintzak baliatu ahal izan dituzte: elikadura orekatua eta azterketa medikuak, besteak beste.
Horrez gain, ume sahararrek harrera familiek eskaintzen dieten maitasunaz eta elkartasunaz gozatzeko aukera ere izan dutela jakitera eman dute Elorrioko Udaletik.