[BIDEOA]: Ziortza Isasi 24. Europako Txapelketan

Anboto 2022ko abu. 17a, 20:04

Txirrindulari elorriarrak gaur ekin dio errepideko Europako txapelketari. Aurrez pistako Europako txapelketan parte hartu du. 

Ziortza Isasi elorriarra denboraldiko une garrantzitsu baten dago, denboraldiko zita garrantzitsu bi izan baititu asteon, pistako Europako Txapelketa eta errepideko Europako txapelketa. 

Pistako Europako Txapelketari abuztuaren 11n ekin zion taldekako jazarpenarekin. Bertan, bederatzigarren postua lortu zuen espainiako selekzioko kideekin. Ostean bakarkako jazarpenean parte hartu zuen eta 15. izan zen eta puntuaketan 14. 

Gaur, berriz, errepideko Europako Txapelketari ekin dio eta  24. postua eskuratu du. Isasik Basque Teameko kideei aitortu dienez, berak "dena" eman du eta "ahal izan" duena egin du. 

Bideoa: @BasqueTeam

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!