Peru Irazola elorriarra hemeretzigarren hard enduroko munduko txapelketako Errumaniako proban

Anboto 2022ko abu. 4a, 14:13

Joan zen asteko martitzenetik barikura jokatu zuten txapelketa Errumaniako Sibiu hirian.

Hard Enduroko Munduko Txapelketako proba jokatu zuten joan astean Errumaniako Sibiu hirian, Redbull Romaniacs. Peru Irazola elorriarrak maila gorenean parte hartu zuen. Bost egunez, zazpi ordu inguruko probetan lasterketa bukatzea lortu zuen. Elorriarra hemeretzigarren postuan sailkatu zen, munduko onenen artean. "Niretzako emaitza ezin hobea izan da munduko pilotu onenen artean ibili naizelako", azaldu du elorriarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!