Elorrioko Udalak eraso matxisten kontrako informazioa gunea egokituko du

Anboto 2022ko uzt. 22a, 12:38

Elizalden eta herriko plazan jarriko dituzte guneak. 

Herritarrak, batez ere gizonezko gazteak, eraso matxisten aurrean zero tolerantzia izateko kontzientziatzeko asmoz, Eraso matxistarik gabeko uda sentsibilizazio eta informazio kanpaina ekingo du.  Horretarako bi informazio gune egokituko dute. Lehenengoa, uztailaren 25ean jarriko dute,  16:30etik 19:30era, Elizalden. Bigarrena, Herriko Plazan jarriko dute irailaren 2an, 18:00etatik 21:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!