Elorrioko Eskola Publikoko jolastokia eraldatzeko lanak martxan

Anboto 2022ko uzt. 21a, 08:27

Lan hauek bigarren faseko lanak dira. Udaletik jakitera eman dute gehienez ere hiru hilabeteko epean amaituko dituztela. 

Elorrioko Udalak argi berdea eman die Elorrioko Eskola Publikoko patioa egokitzeko eta eraldatzeko bigarren faseko obrei. Udaletik jakitera eman dutenez, lan hauek 2019an hezkuntza-komunitate osoarekin batera hasi zuten prozesuaren barruan dago. 

Lehen fasea iazko udan egin zen, jolastoki nagusiaren erdialdeko estalkia eta zoladura eraiki zituzte. Orain, bigarren faseari ekingo diote; jolastoki nagusiaren beste aldea egokituko dute. 

Lanak, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, amaitzea aurreikusten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!