[EGITARAUA]: Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak jaurtiko du Ferixa Nausikoetako txupinazoa

Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak izango dira Ferixa Nausikoetako txupinazoa jaurtiko dutenak. Bi urteko etenaren ostean, irailaren 3an, 20:00etan, jaurtiko dute txupinazoa eta orduantxe emango diote hasiera 2022ko Ferixa Nausikoei.

"Itxaronaldi luzea izan da, baina bi urte geroago, gure Ferixa Nausikoak betiko moduan ospatuko ditugu berriro. Urte guztiak dira bereziak, baina hau, zalantza barik, gehien itxaron dugunetakoa da, pandemiarekin bizi izan dugun guztiarengatik. Aurten bai, gure jaiei izena ematen dien ohiko azoka itzuliko da, eta hilabete baino apur bat gehiago barru gure kaleak animazioz eta dibertimenduz jatziko dira berriro", azaldu du Julene Lazkano Elorrioko Udaleko zinegotziak. 

Aurreko urteetan lez, aurten ere, herritar guztiek gozatzeko moduko jaiak diseinatu dituzte, jai-eredu inklusiboa aurkeztu dute. Bederatzi egunetan zehar, musika, umorea, antzerkia, erromeriak eta ikuskizunak egongo dira, besteak beste. "Gustu eta adin guztietarako egokia den jai-programa diseinatu dugu.

Bestalde, Libe Ajuriak irabazi du jaietako kartel lehiaketa. Jone Guenetxea ANBOTO astekariko zuzendariak 500 euroko saria eman dio.

EGITARAUA

Abuztuak 30, asteartea

  • Goiz eta arratsaldez (6 ordu), Ametsola "Autodefentsa feminista jaietan" tailerra
    Izena emateko: Porta, Parra edo Bikale tabernak.16 urte +. Doan

Irailak 2, ostirala

  • 18:00-21:00 plaza Indarkeria matxistarik gabeko jaiak: Informazio Gunea

Irailak 3, larunbata

  • 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur parkeak.
  • 13:00 Aldapebeitia jauregiaren atzeko parkea Bitsaren jaia.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak.
  • 18:15 Sugarri Fanfarrea, kalejira.
  • 19:00 Erromeria: Gauargi taldea.
  • 20:00 Txupinazoa eta pregoia: Kainabera GKE.
  • 22:15 Suzko zezena.
  • 22:30 Danborrada eta Sugarri Fanfarrea.
  • 23:15 Urarka Asier Bilbao Show, kabaret eta transformismo ikuskizuna.

Irailak 4, igandea

  • 10:00 Ferixalekua Abere, nekazaritza eta artisau azoka
    Goizean Txistularien kalejira.
  • 12:30 Kalejira Eingo trikitilari taldearen kantak eta dantzak.
  • 17:00 Ganondo parkea GAZTE UHARTEA: Zintzilik emozioen laborategia eta abentura ginkana.
  • 18:00 Umeen Danborrada eta Sugarri Fanfarrea.
  • 19:30 Sonakay taldea.
  • 22:15 Suzko zezena.

Irailak 5, astelehena

  • 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena.
  • 14:00 Koadrilen arteko bazkaria eta tortilla lehiaketa.
  • 15:00 Aldatsekua Sound disko festa.
  • 18:00 Koadrilen jaitsiera.
  • 18:00-21:00 DJ disko festa.
  • 18:30 16 urtetik gorakoen koadrilen arteko jolasak.
  • 19:00 Amanecer ranchero, fusión jotas y mariatxis.
  • 22:15 Suzko zezena.
  • 23:00 Gaueko DJ-ak.

Irailak 6, asteartea

  • 12:00-14:00/17:00-20:00 Haur parkeak
  • 16:30etatik aurrera, Ganondo parkea GAZTE UHARTEA: Bubble Balls
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak
  • 18:00 Elizalde Koldo Madariaga Torneoa (mutilak)
  • 19:00 Trapu Zaharra “Turisteando” kale antzerkia

Irailak 7, asteazkena

  • 12:00-14:00/17:00-20:00 Haur parkeak.
  • 16:30 plaza Umeentzako jolasak.
  • 17:00 plaza Ginkana.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak.
  • 18:00 Txokolatada.
  • 18:00 Elizalde Hiruko Txapelketa (emakumeak).
  • 19:00 Plaza Deabru Beltzak “Abordaia” umeentzako animazioa.
  • 19:00 Elorrioko sevillanen taldea.

Irailak 8, osteguna

  • 16:00 Elizalde Kirol inklusiboaren jardunaldia (Haszten Kirol Egokitua Elkartea).
  • 18:30 Kiroldegia Areto futbola (mutilak).
  • 19:00 Cia Barsanti & Mama Crea “Akabo” kale antzerkia.

Irailak 9, ostirala

  • 09:30 Elorrio zirkularra.
  • 11:30 Sortzez Garbiaren Basilika Hildako jubilatuen omenezko meza.
  • 13:00 Kopaua Elorrioko jubilatuentzat.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak.
  • 18:00 Serenade Taldea, jubilatuentzako dantza.
  • 19:00 Errugbi zelaia Lagunarteko partida (mutilak).
  • 19:00 Ganondo parkea GAZTE UHARTEA: FREESTYLE BIKE SHOW, bizikletekin jauzi
    erraldoiak
  • 19:00 Kolektibo Konika “La punta de mi nariz”, akrobaziak eta musika.
  • 19:30 Cuarteto lírico Argenta Backstage, jubilatuentzako musika.
  • 21:00 LVI. Idi proba txapelketa.
  • 22:15 Suzko zezena.
  • 22:30 Kontzertua: Ibil Bedi eta Su Ta Gar.

Irailak 10, larunbata

  • 8:00 Aldatsekua Sukalki eguna.
  • 12:00-14:00/17:00-20:00 Haur parkeak eta txu-txu trena. 
  • 12:30 Aldatsekuatik irtenda Fanfarrixo kalejira.
  • 13:00 Aldapebeitia jauregiaren atzeko parkea Bitsaren jaia.
  • 15:00 Aldatsekua Sound disko festa.
  • 18:00 Txokolatada.
  • 18:00 Aldatsekua Karrozen jaitsiera.
  • 18:00-21:00 Disko festa.
  • 21:00 LVI. Idi proba txapelketa.
  • 22:15 Suzko zezena.
  • 22:30 Correfoc Calacas-ekin erdigunetik kalejira.
  • 23:00 Kontzertua: Puro Relajo.
  • 23:00 DJ Gorka Perez.

Irailak 11, igandea

  • 10:00 Kanpokale Munduko zaporeak.
  • 13:00 Herri kirola: Udane Ostolaza, Nerea Egurrola, Hodei Ezpeleta, Julen Mendieta,
    Ioritz Gisasola eta Bihurri.
  • 18:30 Aldatsekua Bertso saioa: Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Gorka Pagonabarraga. Gai jartzailea: Ainhoa Urien.
  • 19:30 Eingo taldea eta Plazako Dantzen emanaldia.

Irailak 12, astelehena

  • 21:00 LVI. Idi proba txapelketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!