Barikuan, Tchekak pop, folk eta jazz doinuz beteriko emanaldia eskainiko du Ganondo parkean. Zapatuan, ostera, Rafa Ruedak eta HamabiHots abesbatzak kontzertua eskainiko dute parke berean; Ruedak 20 urteko ibilbidea ospatzeko "aspaldian jo ez dituen kantak berreskuratuko ditu". Uztailaren 17an, domekan, Larrua, Lasala eta Ertza konpainiek Muda, Dye Dye, Alive eta Otempodiz dantza ikuskizunak eskainiko dituzte.