Adinekoen Zentroko kafetegiaren kudeaketa, lehiaketa publikora

Anboto 2022ko uzt. 14a, 13:30

Elorrioko Udalak lehiaketa publikora atera du Aldatsekua Jauregian dagoen Adinekoen Zentroko kafetegiaren kudeaketa.

 Udaletik jakinarazi dutenez, kontratuaren epea urtebetekoa izango da, baina beste hiru urtez luzatzeko aukera egongo da. Aurrekontua 4.586 eurokoa da. Interesa duenak taberna kudeatzeko, kontratazio-plataformaren bitartez egin beharko du eskaria, uztailaren 23ko 14:00ak baino lehenago. 

Betebehar batzuk
Bestalde, udalak pleguetan azaldu duenez, taberna zerbitzua urte osoan zehar eman beharko da, baina ez da behartuta egongo abuztuan zabaltzera. Taberna domekatik barikura egon beharko da zabalik, biak barne; 14:30etik 20:00etara, gutxienez.  Eta ekainetik irailera arte terrazako zerbitzu osagarria ere eman beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!