Gau Giro, elorriarren uztaileko eguenak girotu gura dituen ekimena, martxan da

Anboto 2022ko uzt. 7a, 08:57

Urte biko etenaren ondoren, bueltan da Gau Giro, elorriaren eguenak girotu gura dituen ekimena.

"Azkenean, heldu da eguna. Pandemiak egurtu gaituen urte latzak pasatuta, berriro ere betiko martxa hartzen ahalegintzen gabiltza. Horretarako, auzokideok batu eta berriro ere Gau Giroko kontzertuak antolatu ditugu", azaldu dute antolatzaileek. Uztaileko pintxopoteak girotzeko asmoagaz, Elorrioko Portalekua, Zubi eta Bikale tabernek kontzertuak antolatu dituzte. Euskal Herriko eta kanpoko musikariek parte hartuko dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, estilo anitzeko kontzertuak izango dira, publiko guztiarentzat. Gainera, Gau Giro luzatu eta euren tabernetan afaltzeko aukera egongo dela azaldu dute.

Gaur emango diote hasiera Gau Girori, Rojo Cancioneroren kontzertuagaz. Uztailaren 14an Selekta 9mm arituko da, uztailaren 21ean Estitxu, eta uztailaren 28an Barrena eta Sala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!