Elorriok eta AEBetako North Valley Soccer futbol taldeek lagunartekoa jokatu zuten atzo Eleizalden

Anboto 2022ko uzt. 6a, 08:49

Talde bietako jokalarien familia argazkia.

Atzo goizean San Mames zelaia bisitatu zuten eta arratsaldean Elorrion izan ziren.

Elorrio B taldeak lagunarteko partidu kuriosoa jokatu zuten atzo arratsaldean. Aurkaria nongoa eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatukoa izan zen: North Valley Soccer Club. Zelan sortu den aukera? Bada, "kasualitatez, horrelako gauzak sortu ohi diren moduan", azaldu du Elorrioko B taldeko entrenatzailea den Roberto Terrobak. "Antza denez sarritan etortzen dira oporretan eta partidu batzuk jokatzeko aprobetxatzen dute. Lagun baten beste lagun batez bidez jakin genuen Asturias eta Kantabria inguruan partidu batzuk jokatzen zebiltzala. Lagun batek bitartekari lana egin zuen eta horrela irten da partidua", kontatu du. Atzo goizean Euskal Herrira etorri ziren San Mames zelaia ezagutu gura zutelako eta arratsaldean Elorrion jokatu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!