[BIDEOA] Durangaldeko hainbat herritarrek Pirinioetako Bidean ekimenean parte hartu dute

Anboto 2022ko uzt. 3a, 12:15

Durangaldeko herritarrek Auritz, Orreaga eta Baztan aldeko tontorrak argitu zituzten atzo Pirinioetako Bidean ekimenagaz bat eginez. Irudian elorriarrak Menditxuri mendian agertzen dira.

Gure Esku eta Kataluniako ANC eragileek Pirinioetako Bidea antolatu dute uztailaren 2rako. Euskaldunek eta kataluniarrek 300 mendi tontor argiztatu dituzte autodeterminazio eskubidearen alde, Higer lurmuturretik Creusera. Durangaldeko hainbat herritarrek ekimenean parte hartu dute. Elorriarrak Menditxuri mendira joan dira, irudian ikusten den legez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!