'Ez izan tipo hori' kanpaina martxan jarri du Elorrioko Udalak

Anboto 2022ko uzt. 1a, 10:00

Elorrioko Udaleko Berdintasun, Jai eta Gazteria Sailek emakumeen aurkako eraso matxisten kontrako kanpaina jarri dute abian. ‘Ez izan tipo hori’ lelopean, herriko gizonezko gazteak kontzientziatu gura dira, emakumeen aurkako eraso matxista eta sexisten aurrean zero tolerantzia izan dezaten.

“Zoritxarrez, oraindik ere gertatzen dira emakumeen aurkako erasoak, eta are gehiago jai-giroetan. Bideo honen bidez, erabat gaitzetsi gura dugu
emakumeen aurkako edozein eraso mota, argi utzi gura dugu zero tolerantzia izan behar dela emakumeen eskubideak urratzen dituzten jokabideen aurrean, eta gonbita egin gura diegu gazteei ondo pasatzeko, udaz libre gozatzeko, aisialdian dagokien espazioa hartzeko. Ez zaitez tipo hori izan eta eman zure laguntza horrelako jokabideak gerta ez daitezen eta guztiontzako herri askea egiten”, adierazi dute Alazne Mendizabal eta Julene Lazkano zinegotziek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!