Kultur programa zabalarekin ospatuko dute Berrio-Otxoa eguna Elorrion

Anboto 2022ko eka. 29a, 12:35

Urte biko pandemiaren ondoren, Elorriok Berrio-Otxoa eguneko jaia berreskuratuko du. Aurten, gainera, kultur programa zabalagaz ospatuko dute, hiru eguneko kultur programagaz.

Uztailaren 2an, 22:30ean, Yllana taldeak Trash! ikuskizuna egingo du elizako atarian. Uztailaren 3an, goizean zehar, azoka ekologikoa egongo da Elorrixa Ekologi Elkartearen eskutik, aparkalekuan. Bertan, tokiko produktuak dastatzeko aukera egongo da. Arratsaldean, 18:30ean, pilota partiduak egongo dira pilotalekuan, eta 20:00etan Bucaraá Circus taldearen ikuskizuna egongo da. 

Berrio-Otxoa egunari, uztailak 4, 10:00etan emango diote hasiera, txistularien kalejiragaz. 12:00etan meza nagusia egongo da eta 13:00etan luntxa. Berrio-Otxoa egunari orfeoiaren saioagaz emango diote amaiera. 20:00etan izango da, kaperan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!