Azken hilabeteotan erlojuaren aurka ibili da Ziortza Isasi, erlojuaren aurka berriro ere mailarik eta onenera heltzeko. Martxo amaieran Elorrioko txirrindulariak lepauztaia apurtu zuen eta ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen. Behin hori pasata Eneicat taldeko txirrindulariak gogor egin du lan Espainiako Txapelketara ahalik eta mailarik onenean heltzeko, eta lortu duela esan daiteke. Gaur goizean jokatutako lasterketan Isasik bosgarren denborarik onena egin du eta podiumetik 35 segundora gelditu da. Txapelketa Mavi Garciak irabazi du, bigarren Sheyla Gutierrez sailkatu da eta hirugarren Sandra Alonso.
Bihar goizean errepideko txapelketa izango dute.