Elorrioko LGTBI+ mugimenduaren errealitatea jaso dute azterlan batean

Anboto 2022ko eka. 24a, 12:35

Udalak egin du ikerketa. Herriko sexu-orientazioaren eta identitate ez-arautuen aniztasuna ikusarazi eta aitortu gura dute azterlanagaz.

Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak herriko LGTBI+ mugimenduaren errealitatea jasotzeko azterlana egin du. Elkarrizketa eta galdetegi anonimoen bitartez herritarren testigantzak, bizipenak, esperientziak eta adierazpenak batu dituzte. Azterlanean pentsamendu feminista txertatu dute, iraganeko arazoak eta une historikoak aitortuta eta orainaren eraldaketa sozialarekin erlazionatuta.

Azterlanean 16-64 urte bitarteko herritarrek parte hartu dute. Batez besteko adina 29 urtekoa izan da. Parte hartzaileen %52 emakumeak izan dira, gizonezkoak %43 eta ez-bitarrak %5. Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak denen parte hartzea eskertu du. Azterlanaren emaitzak dokumentu luzeago batean aurkeztuko dituzte, aurrerago. Orain, udalak poster ilustratu bat bidaliko du etxe guztietara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!