Ferixa Nausikoak

Libe Ajuriaren kartelak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak

Anboto 2022ko eka. 21a, 15:09

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez Libe Ajuria Fondadoren 'Sentitu taupadak' lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak. 

Udalak antolatutako lehiaketan guztira sei obra aurkeztu ziren. Kartel irabazlea elorriarren bozkak kontuan hartuta eta epaimahai teknikoak aukeratuta erabaki da. Kartelaren egileak jaietako karte iragarle moduan eta esku-programako portadan erabiltzeaz gain, 500 euroko saria jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!