Elizaldeko igerilekuen momentuko edukiera ikusteko aukera dago

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 21a, 12:06

Unean uneko informazioa emango dute. 

Elorrioko Udalak web aplikazio bat prestatu du Elizaldeko kanpoko igerilekuen edukiera denbora errealean jakiteko. Tresna igerilekuak irekita dauden ordutegian, 11:00etatik 20:30era, egongo da erabilgarri, eta unean uneko informazioa emango da. 

Informazioa esteka honetan eta udalaren webgunean ikus daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!