Elorriarrek Menditxuri argiztatuko dute Pirinioetako Bidea ekimenean

Anboto 2022ko eka. 20a, 08:57

Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko mobilizazio bat antolatu du Gure Esku dinamikak, Kataluniako beste plataforma batzuekin batera. Elorriarrei egokitu zaien mendia Nafarroako Menditxuri (1194m) da. Elorriarrak uztailaren 2an Auritzeko plazan elkartuko dira, 19:30ean. 

Elorrioko Gure Eskuk herritarrei hiru plan hauek eskaini dizkie herritarrei: 
1. Uztailaren 2an 16:00etan Kurutziagako autobus geltokitik irten, eta amaitutakoan etxera buelta. Izen ematea: Gure Eskukokin harremanetan jarrita.

2. Erdellakoekin hiru egun pasa Pirinioetan, GR 11 jarraituz. Irteera uztailaren 2an izango da 8:00etan, eta buelta uztailaren 4an. Izen ematea: erdellamt@erdellamt.com helbidera idatzita edo 94 658 21 79 telefonora deituta. 

3. Uztailaren 2an ibilbide zirkularra Auritz inguruan. Irteera 16:30ean Auritzeko plazatik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!