Herriko gazteen eta adinekoen arteko ezagutza sustatzeko Belaunaldi artean ekimenak antolatu dituzte Elorrion. Udaletik jakitera eman dutenez, guztira 301 lagunek parte hartu dute: Elorrio hiru ikastetxeetako 261 ikaslek eta herriko 40 adinekok.
"Aurten ere topaketa horietan irribarreak, jolasak, bizi-esperientziak, elkar ezagutzea, errespertua... partekatu ditugu. Hurbiltasunak, maitasunak eta bategiteak garenari buruzko begirada zabaltzen digute, gazteak eta helduak bizitzen eta elkar partekatzen. Gainera, aurten lehen aldiz parte hartu duten adineko pertsona gehiago izan ditugu", adierazi du Onditz Mendizabal programaren koordinatzaileak.