Elorrioko Udalak topaketa ludikoa antolatu du Jabekuntza Eskola sortu zenetik parte hartu duten emakumeekin

Anboto 2022ko eka. 14a, 15:41

Jabekuntza Eskolaren ikasturte amaierako ospakizuna dela eta Elorrioko Udalak topaketa antolatu du bere historiako 14 urteetan zehar Berdintasun Sailak sustatutako programa horretan parte hartu duten emakumeekin. Ekainaren 17an izango da Aldatsekuan, 18:00etan. 

 Ikastaroaren amaiera programan parte hartu duten emakume guztiekin batera ospatzeaz gain, ikastaroak eman dituzten eta Berdintasun Sailak bultzatutako beste ekimen batzuetan parte hartu duten guztiei luzatu zaie gonbidapena.

EKAINAK 17

  • Paule Ixiar Loizaga. Bertsolaria
  • Gerri Buelta On The Rocks. Dantza ikuskizuna
  • Mireia Delgado: 'Hariak, jostorratzak eta zauriak', ahozko narrazioa
  • Merienda + sorpresa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!