Kanpazarrerako hirugarren erreia eguaztenean egongo da erabilgarri

Anboto 2022ko eka. 11a, 15:55

Obrari eskerrak, Kanpazargo ibilbidea 4,5 minutu murriztea eta segurtasuna areagotzea gura dute. 

Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat eman du Kanpazargo errepide lanen bigarren fasea. Ibilgailuentzako hirugarren errei bat ipini dute, eta horri eskerrak trafiko astuna modu seguruagoan aurreratu ahalko da. Bestalde, azkartasunean irabaztea ere gura du Aldundiak. Izan ere, Kanpazarko auto bidaiaren iraupena 4,5 minutu gutxituko dela aurreikusi du. Errei berria eguaztenean egongo da erabilgarri. Aldundiak 3,6 milioi euroko inbertsioa egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!