Elkarteko kideek sare sozialetan azaldu dutenez, pandemiagaz gauzak ez zaizkie erraztu azken urteotan, baina berriro ere martxan daude "elkartasuna eta laguntza osoa emateko bidean". "Horregaitik, inoiz baino gehiago behar zaituztegu, inoiz baino gehiago behar zaituztete", adierazi dute. Hori horrela, elkartasun jaialdia antolatu dute Elorrion ekainaren 11rako, Inor ez da ilegala lelopean. Gaztetxean egingo duten jaialdia, eta Migratzaile eta errefuxiatuen gaur egungo egoera Europan mahai-inguruagaz emango diote hasiera. 16:30ean hasiko da. Ostean, 18:30ean, TTek elektrotxaranga egongo da. Ezpalak, Keike eta Gora Etorri taldeen kontzertuekin emango diote amaiera jaialdiari. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Hemendik Harantz elkartetik jakinarazi dutenez, sarrerak aurrez hartu ahal izango dira, Portalekuan; sarrera bakoitzak 7 euro balio du.