Elorrioko Skate Parkea San Josen egongo da

Anboto 2022ko eka. 7a, 11:39

Uda ostean hasiko dira skate parkea egiten. Lanek 225.000 euroko aurrekontua dute eta skateboard, roller eta bmx bezalako hiri-kiroletarako diseinatuta dago. 

Hasiera batean Skate Parkea Ganondon eraikitzeko asmoa zuten arren, lekuz aldatzea erabaki dutela jakitera eman du Elorrioko Udalak. Udaletik azaldu dutenez, Ganondo inguruko bizilagunekin hainbat bilera egin ondoren, eta skate-pistak ekar zitzakeen zaratengatik, gune hori udalerriko beste puntu garrantzitsu batean egitea erabaki dute. Hau da, San Josen, Eskola Publikoaren jantokiaren atzealdean, hain zuzen ere. 

"Oraingo honetan bai, hilabete gutxi falta dira itxaroten dugun Skate Park-a lortzeko. Proiektu hau herriko gazteekin burutu zen parte-hartze prozesuaren emaitza da", azaldu du Idoia Buruaga alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!