6 kartel aukeran, Ferixa Nausikoak iragartzeko

Anboto 2022ko eka. 3a, 12:51

Ekainaren 16ra arte herritarrek aukera izango dute beraien bozka emateko. Iturri Kultur Etxeko hautestontzian eman ahalko da botoa edo www.elorrio.eus webgunearen bidez.

Irailaren 3tik 11ra bitartean ospatuko dira Ferixa Nausikoak. Horiek iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri zuen Elorrioko Udalak eta dagoeneko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko momentua heldu da. Hori horrela, herritarrek lehiaketara aurkeztu diren sei kartelen artean aukeratu ahal izango dute. Botoa Iturri Kultur Etxeko hautestontzian eman ahalko da edo www.elorrio.eus webgunearen bidez. Ekainaren 16ra arteko epea dago. 

Bestalde, bozketa-epea amaitutakoan, Elorrioko Udaleko ordezkariek, jai-batzordeak eta arte grafikoetako profesionalek osatutako epaimahai teknikoak lan irabazlea aukeratuko du. Epaimahaiaren erabakiaren berri, ekainaren 21ean emango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!