Elorrioko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, epe laburrean azterlan sakon bat jarriko du abian mendekotasun-egoeran dauden adinekoen benetako eskaria eta premiak ezagutzeko, herrian eguneko zentroko zerbitzua izan ahal izateko.
Joan zen eguenean Idoia Buruaga alkatea oposizioko ordezkariekin eta Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatuarekin batu zen, Elorrion eguneko zentro bat izateko herrian dagoen eskariari berriro heltzeko asmoz. Oharrean azaldu dutenez, hasiera batean Gizarte Ekintzako diputatuak zeuden datuekin Elorrion eguneko zentro bat irekitzeko behar besteko eskaririk ez zegoela esan zuen arren, "begi onez" ikusi zuen udalak benetako eskaria ikusteko azterlan sakona egiteko proposamena, eta zerbitzu hori eskaintzeko aukera aztertzeko prest egongo litzatekeela adierazi zuen.“Jarrera-aldaketa hori modu positiboan baloratzen dugu, eta benetako eskaria, eta ez eskari potentziala bakarrik, ezagutzeko aukera emango digu", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Hori horrela, datorren asteetan azterla martxan jartzeko lehen pausoak emango dituztela azaldu dute.