San Joseko parkean, eskolako pabilioian, Iturrin eta udaletxean hileta zibilak egiteko aukera dago

Anboto 2022ko eka. 1a, 09:54

Elorrioko Udalak herrian hileta zibilen ospakizunak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea onartu du.

"Hileta zibilak eremu pribatuetan ere egin daitezkeela alde batera utzita, Elorrioko Udalak hileta zibilen gauzatzea arautzeko udal-ordenantza du,  eta egin duguna ordenantza aldatzea eta eguneratzea da, herritarren eskaerari erantzuteko eta horretarako espazio publiko berriak gaitzeko. Ordenantzaren helburua pertsona guztiei ospakizun duina eta norberaren printzipioekin koherentea egiteko aukera eskaintzea da", azaldu du Maria Herrero alkateordeak. 

Hori horrela, Elorrioko Udalak lau gune jarri ditu herritarren eskura. Alde batetik, aurreko ordenantzan jasotzen ziren, San Joseko parkea eta eskolako erabilera anitzeko pabiloiai. Eta orain ordenantzara gehitu dituzten, Iturri Kultur Etxeko ekitaldi aretoa eta udaleko osoko bilkura aretoa.

Hileta zibilak egiteko eskabideak Elorrioko Udaleko alkatetzara bidali beharko dira, horretarako aurreikusitako eskabide-eredua erabiliz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!