Ferixa Nausikoak antolatzeko herriko elkarte, koadrila eta eragileekin batzen hasi da Elorrioko Udala. Jai egitarau anitza eta herritar guztientzat egokia diseinatzeko asmoz herritar guztien iritzia jaso gura dute, horretarako ekainaren 2an bilera irekia egingo dute. Bilera 19:00etan izango da Iturri Kultur Etxean.
“Bi urtez jai barik egon ostean, guztiok diseinatutako jai-programarekin itzuli gura dugu. Jende guztiarentzako eta denok parte izango garen jaiak prestatzeko batzen diren iritzi, iradokizun eta ekarpen guztiak hartuko dira kontuan”, adierazi du Julene Lazkano Jaietako zinegotziak.