[EGITARAUA] Musikaire jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute

Anboto 2022ko eka. 10a, 12:27

@jonealbeniz

Uztailean zehar #mauriziakezdauinorhil, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Kuikui' eta Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldiak ikusi ahal dira, besteak beste, Elorrioko jaialdian. Aurten, ohiko formatua berreskuratuko du jaialdiak, eta hiru gunetan egingo dira emanaldiak: Lariz jauregian, Ganondo parkean eta plazan. 

Idoia Buruaga alkateak jaialdiak Elorrion duen garrantzia azpimarratu du. "Bi urtez pandemiak kultura modu larrian kaltetu ostean, uda honetan kulturaren aldeko apustua erakusten jarraitzen dugu. Duela zenbait hamarkadatik gurekin dagoen jaialdia da Musikaire eta gure kaleak jai giroz beteko ditu berriro". Julene Lazkano kultura zinegotziak Musikaire urteroko hitzordua dela nabarmendu du, baita ere. "Musikairek familian eta koadrilan gozatzeko programazioa aurkezten digu, eta musika, antzerki eta dantza-estilo desberdinei ematen die protagonismoa. Euskal Herriko artisten aldeko apustua egiteaz gain, estatuko eta nazioarteko panoramatik onena ekarriko du Elorriora".  

EGITARAUA

Uztailak 2, zapatua

  • 22:30 Yllana konpainiaren 'Trash!' plazan

Uztailak 3, domeka

  • 20:00 Bucraá Circusen 'El gran final' plazan

Uztailak 8, barikua

  • 22:30 '#mauriziakezdauinorhil' plazan

Uztailak 9, zapatua

  • 22:30 Jon Maiaren 'Kantu bat gara' plazan

Uztailak 10, domeka

  • 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Kuikui" plazan

Uztailak 15, barikua

  • 20:00 'Tcheka' Ganondo parkean

Uztailak 16, zapatua

  • 20:00 'Rafa Rueda eta hamabihots abesbatza' Ganondo parkean

Uztailak 17, domeka

  • 19:00 Dantza garaikidea Larrua, Lasala eta Ertza konpainiegaz

Uztailak 22, barikua

  • 22:30 David Walters trio Lariz jauregian

Uztailak 23, zapatua

  • 20:00 Aldapeko Basque Latin Jazz, Lariz jauregian

Uztailak 24, domeka

  • 20:00 Itziar Yagüe sextet, Lariz jauregian

Uztailak 30, zapatua

  • 22:30 David Vento eta Logela multimediaren "De neanderthal a Sapiens" plazan

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!