Urritik aurrera 'Comercial Dance' ikastaroa eskainiko dute Elorrion

Anboto 2022ko mai. 24a, 08:30

Urritik ekainera bitartean 'Comercial Dance' ikastaroa eskainiko dute eta dagoeneko izen-ematea martxan dago. 

AnePe dantzari ezagunaren koreografien eskutik, 16 urtetik gorakoek dantzan ikasteko aukera izango dute, konfiantza eta auto-estimua lantzarekin batera. Urritik ekainera bitartean, martitzenetan, Iturri Kultur Etxean eskainiko dute ikastaroa, 20:15etatik 21:15etara bitartean. 

Parte hartu gura dutenek www.elorrio.eus webgunean, Iturri Kultur Etxean eta HAZen izango du eskuragarri izen-emate orria. Ikastaroaren prezioa 180 eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!