Herritarren iritzia kontuan hartuta Ibaikua kaleko bidegurutzea hobetuko du Elorrioko Udalak. "Iazko urrian egin genuen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren ondorioz, herritarrek Ibaikua bidegurutzea hobetzea eskatu zuten, San Juan eta Elizalde kaleen artean, oinezkoei eta bizikletei lehentasun handiagoa emateko", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Hori horrela, dagoeneko lanak esleitu eta proiektua idazteko fasean dago.
Horrez gain, enpresa esleipenduna gune segurua bermatzeko hainbat aukera planteatzen ari dela eta udalak, bere aldetik, aukerarik onena baloratuko duela jakitera eman dute.