Imanol Pradalesek eta Aintzane Oiarbidek Kanpazar gainean egindako agerraldia eman dute gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioen lankidetza hitzarmenaren berri emateko, eta hitzarmen horren bidez bi lurraldeak lotzen dituen bide horri segurtasun eta erosotasun handiagoa eman nahi diote.
Gainera, bertan jakitera eman dutenez, ekainean zehar Kanpazarreko hirugarren erreiaren bigarren fasea amaituta izatea aurreikusten dute. Ohar bidez azaldu dutenez, errei horrek ibilgailu astunei aurreratzeko erraztasunak emango ditu, eta horrek segurtasun handiagoa emango dio bideari.
"Azterlan honekin funtsezko bide bat hobetzen jarraituko dugu Durangaldea eta Debagoiena lotzen dituena. Aurrerapauso handiak eman ditugu jada Kanpazarren seguntasun eta funtzionaltasun arloetan, eta gaur konpromisoa hartzen dugu N636 errepiderako trazadura-irtenbiderik onena bilatzeko", ziurtatu du Imanol Pradalesek.